Boroako San Pedro auzoa Zornotzako ur-sare nagusira konektatuko dute

A. M. 2026ko urtarrilaren 15a

Zornotzako Udalak Boroako San Pedro auzoa ur-sare nagusira konektatzeko lanak hasi ditu. Lanen ondorioz, urak "aldaketa txikiak" izan ditzakela aurreratu du udalak, eta bizilagunei "pazientzia eta ulermena" eskatu dizkie. 

Orain arte, Borokoa San Pedro auzoko edateko ura Azuetako presatik irteten zen, baina konexio berriarekin ur hornidura hori Ofrendoko San Juan auzoan dagoen Edateko Uraren Araztegi Nagusitik jasoko da zuzenean. Lan hauekin, ur hornidura bermatzeaz gainera, uraren egonkortasuna eta kalitatea hobetzeko helburua du udalak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!