Zornotzako Udalak bost desfibriladore gehitu dizkio herriko sareari

Anboto 2026ko urtarrilaren 13a

Zornotzako Udalak beste bost desfibriladore gehitu dizkio herriko sareari. Honenbestez, gaur egun, Zornotzan 15 desfibriladore finko daude, eta beste hiru mugikor.

Desfibriladore berriak udaletxean eta Urgozo kiroldegian jarri dira; Nafarroa Zentroko lanak amaitzen direnean, bertan jarriko da beste bat. Udaltzaingoak hirugarren gailu mugikor bat izango du hemendik aurrera, gainera. "Zornotzarren osasunarekin eta ongizatearekin dugun konpromisoa berresten dugu horrela. Neurri horren helburua larrialdi egoeretan erantzuteko gaitasuna indartzea da, batez ere, bihotz geldialdien kasuetan, hori baita ospitaleetatik kanpo bat-bateko heriotzen arrazoi nagusietako bat", azaldu dute udal iturriek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!