ibilgailuentzako itxita egongo da Karmen kalea gaurtik aurrera

A. M. 2026ko urtarrilaren 12a

Artxiboko irudia.

Karmen kalea eta inguruak oinezkoentzako egiteko proiektuaren baitan (Karmen 2.0 bezala ere ezagutzen dena) beste urrats bat emango du Zornotzako Udalak. Zornotzako Karmen kaleko biribilgunerako ibilgailuen zirkulazioa eten egin dute gaur; trafikoa bi noranzkoetan mantenduko den arren, aurrerantzean, Konbenio kalerantz biratu beharko da. 

Ingurua urbanizatzeko eta oinezkoentzako egiteko lanek eragingo dute etena. "Inguru hori hiri-arteria irisgarriagoa, iraunkorragoa eta pertsonen ongizatean oinarrituta espazio bihurtzea da lan horien helburua", azaldu dute udaletik. "Erdigunean dagoen espazio horrek Zelaieta Parkea El Carmelo parkarekin eta Herriko plazarekin lotuko ditu, herrian ibilbide berde berri bat sortuz, berdegune zabalekin eta itzalpeko eremuekin, espazio erosoagoa eta osasungarriagoa izan dadin erabiltzaileentzat". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!