Añube, Dinamita eta No limits, besteak beste, Zornotzako Zorber fest jaialdian

A. M. 2026ko urtarrilaren 9a

Añube. (Arg: Jon Ander Alberdi).

Otsailaren 7an izango da Zorber fest jaialdiaren laugarren edizioa. Añube, Galazota, Dinamita, No limits eta Chuleria Joder! taldeek joko dute aurtengoan. 

Zubiondo parkean izango dira kontzertuak, doan. Aurreko edizioak arrakastatsuak izan dira, eta besteak beste, Nafarroa 1512, Unidad alavesa, Ezpalak edota Arkada Social bezalako taldeek jo dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!