Erakusketan Afrikara egindako bi bidaitan egindako argazkiak ikusi ahalko dira; bidaietako bat Amets 8 urteko semearekin egin zuen, eta bestea boluntario gisa. Batez ere, Afrikako bizitza basatiaren argazkiak batzen ditu erakusketak. "Erakusketa eta hitzaldia argazkilaritza gustuko duten, natura maiten duten eta munduko hainbat txokotako errealitate natural eta humanoaren gaineko begirada zuzena eta zintzoa ezagutzeko jakin-mina duten pertsonei zuzenduta daude", azaldu dute udal iturriek. Egileak irudi bakoitzaren atzean dauden istorioak partekatuko ditu, ustekabeko uneak, bizipen pertsonalak eta bitxikeriak barne.