Zornotzako Udalak joan den eguaztenean azaldutako pintadak eta kartelak gaitzetsi ditu

Anboto 2025eko abenduaren 27a

Pintaden irudia (Argazkiak: Zornotzako Udala)

Bizikidetza eta errespetua "oztopatzen" duten ekintzak direla salatu du. 

Zornotzako Udalak Joan zen eguaztenean herrian agertutako pintadak eta kartelak salatu ditu. "Gure herrirako nahi dugunetik oso urrun dagoen irudia da hori: aldarrikapen politikoekin papereztatutako kaleak, pintadekin zikindutako fatxadak eta Beheko Eskolaren eraikina, besteak beste, ekintza bandaliko hauengatik kaltetuta. Udalak ez ditu onartzen horrelako ekintzak, gure hiri-ingurunea hondatzeaz gain, bizikidetza eta herri gisa ezaugarritzen gaituen errespetua oztopatzen dutelako", jasotzen du udaleko oharrak.

Azkenik errespeturako deia egin du: "Zornotza bizitzeko herririk onena bihurtzea guztion lankidetzarekin eta errespetuarekin bakarrik da posible. Alde horretatik, pintada eta kartel horien sinatzaileei horrelako jarduerarik ez errepikatzeko eskatzen diegu, gure herria zikintzeko eta udal baliabide gehigarriak gure udalerria garbi mantentzeko erabiltzeko bakarrik balio baitute".

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!