Idazlan lehiaketako sariak banatu ditu Zornoza kultur elkarteak

A. M. 2025eko abenduaren 22a

Urtero lez, Zornotzako ikasleentzat antolatzen duen Idazlan Lehiaketako sariak banatu ditu Zornoza elkarteak. 26. edizioa izan du aurtengoa. 2'' lanetik gora aurkezten dituzte Zornotzako sei ikastetxeetako ikasleek. 

Hauek izan dira aurtengo sarituak. 

  • 11 urte arteko maila: 
    • Lehen saria: Laia Urriolausokoaren 'Kairaren mundua ezagutzen'. 
    • Bigarren saria: Maialen Gasconen 'Benetako abentura ala ametsa?'
  • 12-14 urteko maila:
    • Lehen saria: Joane Arriagaren 'Ilunabarreko kamera'
    • Bigarren saria: Jare Vitoricaren 'Beti dantzan'. 
  • 15-18 urte bitarteko maila: 
    • Lehen saria: Joel Rojo de Juanen 'Bigarren solairuko isiltasuna'. 
    • Bigarren saria: Izaro Pagaldayren 'Belarri ondoan, arnasa'. ç

Sari horiez gainera, parte hartzaileen artean beste hamar sari zozkatu dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!