Ertzaintzak 41 urteko gizonezkoa atxilotu du Zornotzan, aseguru-bulego bateko atea indarrez zabaltzea egotzita. Goizalde honetan hartu dute atxilo, goizaldeko ordu bata baino minutu batzuk lehenago. Ertzaintzak herritar batek egindako abisua dela eta jo du bertara. Gizonezkoa lokaletik metro gutxira atxilotu dute, poliziaren presentzia igarri eta ihes egiten saiatzerakoan.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, ustezko lapurrak kristal zatiak zituen arropan eta zapatila zoletan. "Indarra eraginda lapurtzeko ustezko delitua" egotzi diote, eta ertzain-etxera eraman dute, beharrezko izapideak egiteko. Horiek amaitutakoan, epailearen esku geratuko da.