Santiago Onaindia Bekaren XIX. edizioaren lan sariduna Cira Cresporen Euskal Emakumeen pizkunde literarioaren sustraiak (1899-1922) - Irakurketa dekolonial bat lana izan da. Euskal emakumeek euskaraz idatzitako lehenengo literatura testuak berreskuratu eta aztertzeko helburua du lanak. Cira Cresporen proposamenaren arabera, 1936 aurreko belaunaldi literario femenino bat existitzen da, historiografiak eta kritikak albo batera utzi dutena. Crespo kazetaria eta historialaria da, eta hamarkada bat baino gehiago darama Euskal Herrian bizitzen; ibilbide luzea du euskal historia ikuspegi feministatik zabaltzen.
Lourdes Iriondoren ekarpena
Bestalde, iaz saritu zuten Lourdes Iriondo, bide-urratzaile lana ere aurkeztu zuten. Lorea Jainaga eta Alexander Gurrutxaga ikerlariek Santiago Onaindia Bekaren VIII. edizioa irabazi ostean egin dute ikerketa. Oraindino garatu barik zegoen euskal literatura sisteman Iriondok izandako aitzindaritza nabarmentzen dute lanean.