Ekinek geldialdia egin du Zornotzako, Indiako eta Mexikoko lantegietan indarkeria matxistaren kontrako konpromisoa erakusteko

A. M. 2025eko abenduaren 10a

Ekin enpresaren Zornotzako, Lemoako, Indiako eta Mexikoko lantegiek geldialdi bateratua egin dute berdintasunarekin eta indarkeria matxista desagerraraztearekin duten konpromisoa erakusteko. 

Aurretik, barne trebakuntza eta sentsibilizazioa landu zituzten. Horretarako, lan taldeak ikastaro espezifiko bat egiteko aukera izan zuen, eta posta elektronikoaren bidez eguneroko "formazio pilulak" jaso zituzten langileek, enpresaren arabera. Horrez gainera, "hausnarketarako guneak" ere ahalbidetu dituzte; showroomean Emakunderen bideoa proiektatu zuten, Lantegiko sarreran kortxo bat jarri zuten, eta langileen ordenagailuetan Berdintasun taldeko kideek egindako diseinu bat jarri zen pantaila-babesleetan. 

Azaroaren 25ean, gainera, minutu bateko isilunea egin zuten 14:00etan indarkeria matxistaren biktimak oroitzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!