Zornotzako Alakaoko jaiak ospatuko dituzte asteburuan

A. M. 2025eko abenduaren 12a

Alakao auzoak jaiak ospatuko ditu zapatuan eta domekan. 

Zapatuan, 11:30ean hasiko dira jaiak elizara arteko kalejira alai batekin. 12:00etan meza egongo da, eta ostean, luntxa eta erromeria. Domekan, antzera hasiko dituzte jaiak, 11:30ean, kalejira batekin. 12:00etako meza ostean txokolate gozoa egongo da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!