Urteotan hizkuntza propio bat garatu du konpainiak, txotxongiloen bidez emozioz eta samurtasunez beteriko istorioak kontatu eta publikoa hausnartzera gonbidatzeko. Adin guztietarako moduko ikuskizunak sortu dituzte, beti. "Anita Maravillasen 20. urteurrena ospatzeko modukoa da. Konpainia hau gure kultur eskaintzaren funtsezko da, eta ohore bat da Zornotza Aretoan hiru ikuskizun esanguratsu hauek hartu ahal izate. Lan horiek gai unibertsalak jorratzen dituzte txotxongile-antzerkiaren bitartez, eta publiko guztiarentzako kalitatezko kultura proposamenaz gozatzeko aukera paregabea dira. Ziur gaude ekitaldi gogoangarriak izango direla bertaratutako guztientzat", azaldu du Koldo Bilbao kultura zinegotziak.
Konpainia 2005ean sortu zuten Miren Larrea zornotzarrak eta Valentina Raposo txiletarrak, eta ordutik harreman estua izan dute Zornotzagaz. Urte hauetan guztietan, taldeak hainbat obra estreinatu ditu bertan.
Sarrerak dalgai daude Zornotza Aretoaren web atarian.