Doan aparkatu daiteke Zelaietako 150 aparkalekutan

A. M. 2025eko abenduaren 10a

Zelaieta aparkalekuko lehen solairuan 150 aparkaleku ireki ditu Zornotzako Udalak; ibilgailu bakoitzak hiru orduz erabili ahalko du, gehienez. Mugikortasuna hobetzeko helburuagaz hartu du neurria udalak. 

"Neurri honek ez die soilik gure bizilagunen beharrei erantzuten, baizik eta gure merkataritza eta ostalaritzaren bizitasuna indartzea eta udalerriaren erdiguneko bizi-kalitatea hobetzea ere bilatzen du", azaldu du Ainhoa Salterain alkateak. Plazak asteko egun guztietan egongo dira erabilgarri 07:00etatik 22:00etara, eta gehienez, hiru orduz erabili ahal izango dute; txandakako erabileragaz erdiguneko mugikortasuna hobetu gura du Zornotzako Udalak, "tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatu eta udalerriko zerbitzu eta establezimenduetara herritarren sarbidea erraztuz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!