Euskararen aldeko konpromisoa sendotzeko asmoagaz, ekitaldi sorta antolatu du Zornotzako Udalak Euskararen Nazioarteko Egunerako. Horrela, abenduaren 3an Giza liburutegia egingo dute Zornotzako Liburutegian: Euskal Herritik kanpo jaiotako lau zornotzarrek lekukotzak entzun ahalko dituzte bertaratzen direnek. 18:00etan hasiko da ekitaldia eta amaieran luntx bat eskainiko zaie bertaratuei.
Eguenean, ostera, bi ekitaldi egingo dituzte Zelaietako kultur etxean. Lehenik, 18:00etan, Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala jokatuko da. Ostean, Petti eta Ana Galarragak Frankestein agurgarria ikuskizuna eskainiko dute. Kontzertura hurbiltzen direnek liburua jasoko dute oparitan, gainera.