Zornotzak izar berri bat du

A. M. 2025eko azaroaren 26a

Fernando Gonzalez sukaldaria. Arg: Maika Salguero (La Revelia)

Bart Michelin gida ezagunak urteroko gala ospatu zuen, eta hainbat izar banatu zituen. Zornotzan dagoen La Revelia jatetxeak jaso zuen izar horietako bat. 

Fernando Gonzalez sukaldariak gidatzen du Aldana auzoan dagoen La Revelia jatetxea. Bere sukaldaritzak eskola nordikotik ikasi du, izan ere Danimarkan egin du lan hainbat urtez. Pandemia ostean ireki zuten La Revelia Fernando Gonzalezek eta Kateryna Overkok.

Michelin Gidak Durangaldean dauden, edo Durangaldeko sukaldarienak diren izardun jatetxeen izarrak mantendu ditu gala berdinean. Horrenbestez, hauek dira Michelin izardun jatetxeak Durangaldean: Atxondoko Etxebarri, Axpeko Txispa, eta Zornotzako Boroa eta La Revelia; izar bana dute. Eneko Atxa zornotzarraren Azurmendi eta Eneko jatetxeek euren izarrei eutsi diete; hiru ditu Azurmendik eta bat Enekok; biak ala biak Larrabetzun daude. Horrez gainera, gidak jasangarritasuna aitortzen banatu zituen bost izarretako bat Julen Baz zornotzarraren Garena jatetxeari eman zion. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!