Furgoneta batek istripua izan du Bernan, eta auto-ilarak sortu dira Bilborako norabidean

E.H. 2025eko azaroaren 20a

Furgonetak errei bat oztopatu du, eta Ertzaintza txandaka dabil trafikoa bideratzen.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, uneotan auto-ilarak daude N634 errepidean, Iurretatik Zornotzarako bidean. Furgoneta bat erdi iraulita geratu da bidean, eta errei bat oztopatu du. Hori dela eta, Ertzaintza txandaka dabil trafikoa bideratzen, eta auto ilarak sortu dira. Segurtasun iturrien arabera, furgonetako kide bat ospitalera eraman dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!