Amaitu da Jan Alai pintxo lehiaketaren aurtengo edizioa. Asteburuan zehar, Zornotzako 23 tabernak parte hartu dute pintxo lehiaketan, eta bakoitzak bere sorkuntzak plazaratu ditu osagai edo errezeta markaturik barik. Guztira, 20.000 bat mokadu zerbitzatu dituzte denen artean.
Udalak jakinarazi duenez, edizio honetako sari nagusiak Antxeta by Taberu tabernak (1.000 euroko saria) eta Batzokiak irabazi dituzte (500 euro). Lehenengoak epaimahaiaren saria irabazi du, hau da, Doris Martinez, Belen Euba eta Ignacio Otxandio adituen saria; bigarrenak, berriz, herritarrena.
Honela geratu dira sailkapenak:
Epaimahaiaren sailkapena:
- Antxeta by Taberu
- Txiri-txiri taberna
- Autzagabe jatetxea
- Oasis taberna
- Far-far taberna
Herritarren sailkapena:
- Batzokia (173 boto)
- Antxeta by Taberu (116 boto)
- Ortzimuga taberna (102 boto)
- Leku Berri taberna (80)
- Goizeder taberna (77)
Zornotzako Udalak eskerrak eman dizkie parte hartu duten establezimendu guztiei eta botoen bidez aktiboki parte hartu duten herritarrei. Lehiaketak tokiko kontsumoa, jasangarritasuna eta sustapen ekonomikoa bultzatzen dituela azpimarratu du.