Partidu batzuetan erakustaldiak eman ditu. Horren adibide da joan zen asteburuan Avilan lorturiko garaipena. 20 puntu baino gehiagoko aldeagaz nagusitu zen. Oro har, Zornotza ST bere multzoan punturik gehien lortu duen taldea da: 526 puntu, batez beste ia 88 partiduko. Horrez gainera, batez beste 60 puntu baino ez ditu jaso partidu bakoitzeko. Estatistika bien artean dagoen aldeak argi erakusten du Teknei Zornotza bere multzoan erakusten dabilen nagusitasuna.
Zapatu honetan, 18:30ean, Caja Rural Zamora taldea hartuko du Zornotzako Larrea kiroldegian. Orain arte ikusitakoak ikusita, irabazteko partidua du multzoko azken-aurreko sailkatuaren aurrean. Hala ere, zamorarrak liga hasieran baino hobeto dabiltza, azken hiru partiduetatik bi irabazita.