Urgozo Rugby Taldeak babesle berri bi ditu: Luolio Export eta Global DataQuantum

Anboto 2025eko azaroaren 13a

Alde biak pozik agertu dira akordioarekin.

Zornotzako Urgozo Rugby Taldeak akordio bat lotu du babesle berri birekin, ohar batean jakinarazi duenez. Akordio honi esker, Urgozok Luolio Export-en logotipoa eramango du kamisetaren aurrealdean, Luolio Invest Holding taldeko nazioarteko logistika-operadorea den enpresarena; Global DataQuantum konputazio kuantikoaren arloko erreferentearena berriz, kamisetaren atzealdean agertuko da.

“Errugbiak elkarrekin aurrera egitearen balioa erakusten digu: sorbaldaz sorbalda eta taldearen ahaleginaz helburua lortzea du helburu. Filosofia bera da gure eguneroko lanaren oinarria Luolio Export eta Global DataQuantum-en,” adierazi du Irati Parra, Luolio Export-eko Bazkide Sortzaileak.

“Oso pozik gaude akordio honekin. Bertako bi enpresa gure kluba eta errugbiaren balioak babesten ikustea benetan pozgarria da,” gehitu du Jokin Unanue Urgozo Rugby Taldeko presidenteak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!