Udazkeneko Emanaldia, loturak estutzeko

A.M. 2025eko azaroaren 11

Artxiboko irudi bat.

Zornotzako kultur eragileek Udazkeneko Emanaldia egingo dute azaroaren 14an.

Zornotzako abesbatza guztiek bat egin dute Udazkeneko Emanaldi berezi bat egiteko. Horrela, Pandero Alai, Korala abesbatza, Dizdira abesbatza, Zornotzako Otxotea, Xuxurlariak abesbatza eta Andra Mari ikastolako gurasoen abesbatza batuko dira Zornotza Aretoan. "Urtean behin denok batzen gara eta urtean zehar egindako obra edo kanta berriak entzuten dizkiogu elkarri. Udazkenean emanaldi berezi hau egitea polita izan zitekeela iruditu zitzaigun", azaldu dute antolatzaileek. Emanaldia 19:30ean hasiko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!