Jan Alai pintxo lehiaketa ospatuko dute asteburuan Zornotzan

A. M. 2025eko azaroaren 10a

Jan Alai pintxo lehiaketa azaroaren 14tik 16ra bitartean egingo dute Zornotzan. Aurtengo edizioan, parte hartzaileek "sormen libreko" pintxoak egin ahalko dituzte. 23 taberna edo establezimenduk parte hartuko dute, eta 1.000 eurora bitarteko sariak banatuko dira irabazleen artean. 

Parte hartzaileek konbinazio eta zapore berriak eskaini ahal izango dituzte, pintxoak sormen librekoak izango direlako. Sari banaketa, azaroaren 16an egingo dute, 18:00etan Zelaieta zentroan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!