[EGITARAUA]: Luis Urrengoetxea kalea jai giroan murgilduta

A.M. 2025eko azaroaren 7a

Moonshine Wagon. UNAI ENDEMONIUM

Zornotzako Luis Urrengoetxea kalean jaiak ospatzen dabiltza egitarau oparoagaz. Urtero legez, pintxopoteagaz hasi zituzten jaiak eguenean, eta horren ondoren asteburuko parrandagaz jarraituko dute gaur.

19:00etan igel txapelketa egingo dute, eta ordu erdi geroago karaoke ibiltaria egingo dute. Eguna borobiltzeko, Gu eta Gitarrak taldeak kontzertua emango du Euskal Herria enparantzan, 22:30ean.

Zapatuan goizetik hasiko dituzte ospakizunak. Udabarri dantza taldearen emanaldia 12:00etan egongo da, eta, ondoren, sukalki lehiaketa egingo dute. Gotx elektrotxaranga arduratuko da bazkalostea alaitzeaz; 18:00etan irtengo dira kalejiran, Lopena tabernatik. Gauean kontzertuak egongo dira Zelaieta parkeko karpan. Moonshine Wagon eta Manifa taldeek joko dute.

Desafioa
Jaiei amaiera emateko, ohiko beste ekitaldi bat egingo dute: giza proba. 12:30ean hasiko da, Harriti eta Lutaber emakumezkoen taldeen arteko desafioagaz. Ondoren, Gaztedi Barria txarangak alaituko du giroa musikagaz. Festak 15:00ak arte iraungo du. Aurten, zozketa eginda amaituko dituzte Luis Urrengoetxea kaleko jaiak. Antolatzaileek gogoratu dute ekitaldiek aldaketak izan ditzaketela euria eginez gero.

Luis Urrengoetxea kaleko jaiak 2025

Azaroak 6, eguena

  • 19:00etan, jaien hasiera.
  • 19:00-22:00, pintxo potea tabernetan.
  • 19:00etan, Lopenan hasita, triki kantu dantza soinutxikiagaz.
  • 20:00etan, Zornotzako otxotea, Antxetan hasita. 

Azaroak 7, barikua

  • 19:00etan, igel txapelketa (Izen ematea Far-farreko arkupean).
  • 19:30ean, karaoke ibiltaria, Lopenan hasita. 
  • 22:30ean, Gu eta gitarrak kontzertua, Euskal Herria enparantzan.

Azaroak 8, zapatua

  • 12:00etan, Udaberri dantza taldea tabernetan, Lopenan hasita.
  • 14:30ean, sukalkiaren entrega.
  • 15:00etan, sari banaketa
  • 18:00etan, Gotx elektrotxaraga tabernetan, Lopenan hasita.
  • 21:30ean Moonshine Wagon eta Manifa taldeen kontzertuak, Zelaieta parkean egongo den karpan. 

Azaroak 9, domeka

  • 12:30ean, 'Giza proba: Desafiyoa Harriti neska proba taldea VS Lutaber'
  • 13:30ean, Gaztedi barria fanfarria, Euskal Herria enparantzan.
  • 15:00etan, Lutaber errifaren zozketa
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!