Zornotzako Euskal Jaia sasoiko ailegatu da bere zazpigarren ediziora. Goizetik gauera arte, herritar ugarik egin zuen bat hogei bat eragilek antolaturiko egitarau oparoan. Ez zen ezertxo ere falta izan: lehenengo orduko diana, ikastetxeetako ikasleen dantzak, kalejira, txalaparta, txaranga, herri bazkaria, jolasak zein Erromeria.
"Urtetik urtera jaialdia handitzen dabil. Erdiguneko bazter guztietara eraman dugu jaia. Berdin Gudari eta Zezilia Gallartzagoitia kaleetara, eta berdin-berdin Luis Urrengoetxea, Kalbario eta udaletxearen atzealdeko kaleetara", azaldu du Gonzalezek, eta herriko elkarte elkarteen arteko koordinazioa eta inplikazioa txalotu ditu: "Izugarria da, itzela". Horren aurrean, datorren urtean ere orain arteko bideari eutsiko diotea iragarri du: "Ez daukagu dudarik!"