Zubizabala frontoiko lanetarako ia 15.000 euro bideratu ditu udalak. Lanek erretenak garbitzea eta konpontzea barne hartu dute. Bestalde, Gure Kirolak pilotalekuan argiztapenerako tenporizadore automatikoak jarriko dituzte, Zubizabalan martxan dauden antzerakoak. Bestalde, Etxanoko frontoian mantentze lanak egiten jarraitzen du.