'Artearen ibilbidea' ikusgai egongo da Zornotzan domekara arte

A. M. 2025ko urr. 28a, 12:19

BBKren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren elkarlanetik sortua da Artearen ibilbidea erakusketa, kultura herritarrei hurbiltzeko helburuagaz. Erakusketa Zornotzako Sabino Arana kalean egongo da ikusgai azaroaren 2ra bitartean. 

Bilboko Arte Ederren Museoko artelanen erreprodukzioak daude erakusketan; QR kodeen bidez dagozkien azalpen audioak entzun ahalko dira euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantzesez. Dagoeneko 61 herrik bat egin dute ekimenarekin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!