Teknologia eta euskara dira jardunaldi hauen zutabeak, eta horien inguruan ardazten da ekimena bera. "Euskarazko sorkuntza eta baliabide digitalak ikusarazi nahi ditugu gazteen artean. Eta, lanabesak ezagutu ez ezik, ikasleek tresna horiek balioan jar ditzaten nahi dugu, gazteak hartzaile-kontsumitzaile izatetik euskarazko ekosistema digitala aberastuko duten sortzaile eta garatzaile izatera pasatu daitezen", azaldu dute antolatzaileek. Askotariko gaiak jorratu dituzte: 3D inprimagailuak, robotika, errealitate birtuala edota argazki-teknika berriak. Zuzeneko musikaz gozatzeko aukera ere izan dute, Sara Zozaya artista donostiarraren kontzertu akustikoagaz.
Zornotza bisitatu ostean, Laudion, Donostian edota Gasteizen ere egingo ditu geldialdiak Xarek. 2017an abiatu zenetik 14.000 ikasle baino gehigok parte hartu dute euskarazko kultura digitala sustatzen duen egitasmo honetan.