Zornotzako Matrailu gaztetxea "desalojo arrisku larrian" dagoela salatu dute

A. M. 2025ko urr. 24a, 12:24

Artxiboko irudia.

Sare sozialen bidez, Matrailu gaztetxeko kideek gunetik "edozein momentutan" kanporatu ditzaketela salatu dute. "Udala eta eraikinaren jabea gu desagerrarazteko borrokan daude, baina guk tiko jarraituko dugu", gehitu dute. Bestalde, azaroaren 22an laugarren urteurrena ospatuko dutela aurreratu dute.

Matrailu gaztetxean ia lau urtez "antolatzen eta eredu kultural alternatibo bat eskeintzen" dabiltzala gogoratu dute, eta horrela jarraitzeko asmoa dutela azaldu dute. "Gure esku dagoen guztia egingo dugu urte gehiagoz ere horrela izaten jarraitzeko". Datozen egunetan deituko dituzten deialdiak babestera deitu dituzte herritarrak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!