Arkalaz Mugitu programa aurkeztu dute Zornotzan, herri osasuntsuago eta aktiboago bat sustatzeko

Aritz Maldonado 2025ko urr. 23a, 18:00

Arkalaz Mugituren bidez, jarduera fisikoko plan pertsonalizatuak eskainiko ditu Zornotzako Udalak. Osasun plan integrala izango denaren lehenengo urratsa izango da hau. 

"Gure herritarren osasuna eta ongizatea hobetzeko urratsa garantzitsua eman dugu. Proiektu aitzindaria da hau eta zalantzarik barik, bizitza aktiboagoa eta osasungarriagoa ekarriko du guztiontzat", adierazi du Ainhoa Salterain alkateak. Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren Mugiment programaren babesa ditu ekimenak. Aurrera begira, aurrera begira nutrizio zerbizua ere eskaintzea aurreikusten du udalak, "Zerbitzu hau gure Osasun Plan Integralaren parte da, zornotzarren ongizateari osotasunean heltzea bilatzen duena. Kontua ez da soilik jarduera fisikoa hobetzea, baizik eta gaixotasunak prebenitzeko eta bizimodu osasungarria izateko laguntza integrala eskaintzea", aurreratu du Sonia Cabeza Gizarte ekintzako zinegotziak.

Zerbitzua herritar guztiei zuzenduta dago, eta Amaia Zabala izango da orientatzailea. Aurretik, baina, hitzordua eskatu beharko dute amaia.zabala@mugikon.com helbidera idatzita edo 670 363 972 telefonora deituta. Osakidetzak ere, esan bezala, aktiboki parte hartuko du proiektuan, eta anbulategiko profesionalek ere bideratuko dituzte herritarrak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!