Jesica Ruiz Durangoko alkateorde eta Turismo zinegotziak erakusketaren garrantzia azpimarratu du: "Durangorentzat benetako ohorea da erakusketa hau jasotzea, Bizkaiko kultur aniztasun aberatsa agerian uzten baitu. Aukera paregabea eskaintzen digu gure tradizioen historia bizia gure bizilagun eta bisitariekin partekatzeko", azaldu du. Leire Saez Bizkaiko turismo zuzendariak ere erakusketaren balioa nabarmendu du. "Ekimen ibiltari honek erakusten du nola turismoa esperientzia emozional, hezigarri eta irisgarria izan daitekeen". Durangon egon ostean, Getxon eta Barakaldon egongo ostean.