Eubako oinezkoen pasabidea hobetzeko lanak hasi dituzte

A. M. 2025ko urr. 21a, 09:20

Zornotzako Udala.

N-634 errepidean lanak hasi dituzte Euba parean, oinezkoen segurtasuna bermatu eta hiri-ingurunea hobetzeko. Ekintzen artean, besteak beste, oinezkoentzako pasabide berri bat, ibilgailuentzako ibilbide independente bat eta hainbat hiri hobekuntza egingo dituzte. Zornotzako Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkarregaz hartu dute lanen ardura. Lanak 2026ko lehen hiruhilekoan amaitzea aurreikusten du udalak. 

"Oinezkoen konektibitatea edota loturako hobetzeko proiektu honek sarrera Eubako parkearekin lotuko duen oinezkoentzako ibilbide seguru bat sortzeko beharrari erantzuten dio, orain gutxi trenbidearen gianean eraiki den biaduktuaren ondotik. Biaduktu horri esker, trenbide-pasagunea kendu ahal izan da, eta nabarmen hobetu da eremuko bide-segurtasuna, bai oinezkoentzat bai ibilgailuentzat ere", azaldu du udalak ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!