1.000 euroko saria jasoko du Zornotzako pintxorik gozagarrienak

A. M. 2025ko urr. 21a, 08:00

Azaroaren 14tik 16ra Jan Alai Sormenezko pintxoen lehiaketa egingo dute Zornotzan. Bi sari egongo dira jokoan, epaimahai profesional batek sarituko duena, 1.000 eurokoa, edo herritarren bozka gehien jasoko dituena, 500 eurokoa. 

"Sari honen helburua pintxoen kalitatea eta sormena balioan jartzea da, baita herritarren parte hartze aktiboa ere", azaldu du Zornotzako Udalak ohar baten bidez. parte hartzaileek urriaren 24ra bitartean izango dute bertan izena emateko aukera. Horretarako 635 721 664 telefono zenbakira deitu dezakete, edo janalai@amorebieta.eus helbide elektronikora idatzi.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!