[EGITARAUA] Azaroaren 6tik 9ra bitartean ospatuko dituzte Luis Urrengoetxea kaleko jaiak

A. M. 2025ko urr. 14a, 09:50

Zornotzako Luis Urrengoetxea kaleko jaiak azaroaren 6tik 9ra bitartean ospatuko dituzte aurten. Zapatuan, azaroak 8, Moonshine Wagon eta Manifa taldeek eskainiko dute kontzertua. 

 

Luis Urrengoetxea kaleko jaiak 2025

Azaroak 6, eguena

  • 19:00etan, jaien hasiera.
  • 19:00-22:00, pintxo potea tabernetan.
  • 19:00etan, Lopenan hasita, triki kantu dantza soinutxikiagaz.
  • 20:00etan, Zornotzako otxotea, Antxetan hasita. 

Azaroak 7, barikua

  • 19:00etan, igel txapelketa (Izen ematea Far-farreko arkupean).
  • 19:30ean, karaoke ibiltaria, Lopenan hasita. 
  • 22:30ean, Gu eta gitarrak kontzertua, Euskal Herria enparantzan.

Azaroak 8, zapatua

  • 12:00etan, Udaberri dantza taldea tabernetan, Lopenan hasita.
  • 14:30ean, sukalkiaren entrega.
  • 15:00etan, sari banaketa
  • 18:00etan, Gotx elektrotxaraga tabernetan, Lopenan hasita.
  • 21:30ean Moonshine Wagon eta Manifa taldeen kontzertuak, Zelaieta parkean egongo den karpan. 

Azaroak 9, domeka

  • 12:30ean, 'Giza proba: Desafiyoa Harriti neska proba taldea VS Lutaber'
  • 13:30ean, Gaztedi barria fanfarria, Euskal Herria enparantzan.
  • 15:00etan, Lutaber errifaren zozketa
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!