Gure Eskuk Euskal Herria Lau Haizetara dinamika aurkeztu du Zornotzan. Bihartik urtea amaitu arte, batzar irekiak egingo ditu Euskal Herriko eskualde guztietan. "Autogobernu mailak gainditzeko eta burujabetzan aurrera egiteko prozesuak" martxan daudenez gero, dinamikak "ezinbestekotzat" jo du horri buruz "gogoeta egitea eta herritarren iritzia entzutea", baita "bere buruaren jabe izan nahi duen nazio bat dagoela" erakustea ere.
Gernikako Elai-alai aretoan egingo dute lehenengo geldialdia, bihar, hilak 7, 18:30ean. Hortik aurrera, urtea amaitu bitartean, Tolosan, Altsasun, Bilbon eta Etxebarrian egingo dituzte hitzorduak.