Irailaren 19tik desagertuta dagoen 44 urteko gizonezko baten bila dabiltza Zornotzan

Jone Guenetxea 2025ko ira. 24a, 09:07

Basauriko hainbat herritarrek sare sozialetan zabaldu dutenez, Aitor Varela Santamariaren bila ari dira. Azkenengoz Zornotzan ikusi zuten.

Ertzaintzak baieztatu duenez, 44 urteko gizonezkoaren desagerpena salatu dute. Azkenengoz Zornotzan ikusi zuten, irailaren 19an. Informaziorik izanez gero, Ertzaintzarekin harremanetan jartzeko eskatu dute bere ingurukoek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!