Ospakizunean Ainhoa Salterain Zornotzako alkatea eta Sonia Cabezas Gizarte ekintzako zinegotzia ere egon ziren, eta oroitzapenezko plaka eta lore sorta bat oparitu zizkioten Mardarazi. "Ohore bat da Maria Milagrosekin bere 100 urteren ospakizuna partekatzea, eta gure herriarentzat zein herritarrentzat erresistentziaren eta espiritu indartsuaren adibide baita. Udaletik eta Zornotza osoaren izenean, gure zorionik beroenak ematen dizkiogu eta jarrai dezazula urteak osasunez eta zoriontasunez betetzen".