Berriro beregain izateko errehabilitazioa

Anboto 2025eko irailaren 22a

IMQ Igurco Orueren Errekuperazio Funtzionaleko Unitateak, hamarkada bat baino gehiagoz, adinekoei etxera ahalik eta autonomia handienarekin itzultzen laguntzen dihardu.

Eroriko batek, iktus batek edo ospitaleko egonaldi luze batek eragindako haustura baten ondorioz, adineko batek bat-batean gal dezake bere gaitasun funtzionala eta, beraz, bere burujabetza.

Hala ere, kasu horietako askori garaiz eta profesional aditu eta trebatuek osaturiko talde baten eskutik heltzen bazaie, aurreko gaitasun funtzionalaren zati handi bat edo gaitasun osoa errekuperatzea lortuko da.

Horretan dihardu, hain zuzen ere, IMQ Igurco Orueren Errekuperazio Funtzionaleko Unitateak. Izan ere, hamarkada bat baino gehiagoz, hari esker, Bizkaiko ehunka adineko lehenago eta gaitasun funtzional handiagoarekin itzuli dira etxera.

Errekuperazio Funtzionaleko Unitatean izandako ospitaleratzeen ehuneko handiena aldaka-haustura izan duten pazienteei dagokie. Horien errekuperazioaren helburua da ibilera autonomoa lortzea eta etxera itzultzea.

Garuneko hodietako istripuak (iktusa) dira ospitaleratzeko bigarren arrazoia. Mugikortasun-arazo nabarmena gorputz-erdi bateko mugimendua murriztea da (hemiparesia). Jarrerazko kontrol egokia lortzen saiatzen da fisioterapia, baita lekualdatzeak egiten laguntzen (jaikitzea, oheratzea, esertzea, etab.), zutik jartzen eta pertsona bakoitzaren egoerara egokitutako ibilera lortzen ere.

Adinekoak luze ospitaleratuta egon ondoren, hainbat sintoma agertu ohi dira, hala nola muskulu-masaren galera eta orekaren nahasmendua, zeinek ibileraren egonkortasuna baldintzatzen duten, besteak beste. Errekuperazio Funtzionaleko Unitatearen erabiltzaileen hirugarren talde horri dagokionez, fisioterapiaren tratamenduaren helburua da egoera funtzionala hobetzea, adinekoei beregain izaten laguntzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!