Zornotzar bakoitzak, gehienez, bost bonu erosi ahalko ditu, eta horretarako, beharrezkoa izango du NAN elektronikoa, BAKQ, AIZ edo pasaportearekin identifikatzea. Bonu bakoitzarekin, establezimendu batean 15 euro ordaindu eta 20 euroko balioa duen erosketa egin ahal izango du, horrenbestez, 5 euro aurreztu ahal izango ditu herritarrak erosketa egiterakoan. Bonuak erosten direnetik, hilabeteko epea izango dute herritarrek horiek erabiltzeko.
Aurtengo edizioan Zornotzako 65 saltokik egin dute bat kanpainarekin.