Bernabeitiko pasabide berria "laster" egongo da erabilgarri

Aritz Maldonado 2025ko ira. 5a, 12:32

Zornotzako Bernabeitia auzora sartzeko pasabide berria jarri dute, eta horrela, trenbide pasagunea kendu. Eusko jaularitzako, Euskal Trenbide Sareko eta Zornotzako udaleko orezkariak egon dira aurkezpenean, besteak beste. 

Auzotarren bizimodua hobetuko dute lanek Susana Garcia Chueca Mugikortasun jasangarriaren sailburuaren berbetan. "Seguruagoa izango da igarobidea orain. Segurtasuna eta erosotasuna lehentasuna dira Jaurlaritzarentzako. Ezin ditugu bete barik utzi landa eremuetako bizilagunen eskakizunak". Prentsagaz egindako bisitan sailburuak ez ezik, Miguel Angel Paez sailburuordeak, Antonio Lopez ETSko zuzendari nagusiak eta Anartz Gandiaga Zornotzako lehen alkateordeak parte hartu dute. Sailburuaren arabera, "laster" egongo da erabilgarri igarobide berria. 

2020-2025 tartean, ETSk 16 trenbide pasagune kendu dituela azpimarratu dute prentsaurrekoan, horietako hamar Bizkaian; hain zuzen ere, duela hilabete batzuk Euban antzerako prozesua burutu zuten. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!