Boroako mendi martxak bosgarren aldia egingo du zapatuan

Joseba Derteano 2025ko ira. 8a, 09:00

Aurreko aldi bateko martxa, Boroan.

14 kilometroko ibilbidea prestatu dute.

Zornotzako Boroa auzoko mendi martxak bosgarren aldia beteko du irailaren 13ko zapatuan. Ibilbideak 14 kilometro ditu, 410 metroko desnibel positiboarekin. Anaitasuna elkartea da antolatzailea.

EGITARAUA - IRAILAK 13

  • 08:15-08:45 Mendi martxarako izen-ematea. Nagusiak 10 euro; 12 urtera artekoek 5 euro.
  • 09:00 Martxaren hasiera.
  • 12:30 Kamiseten banaketa eta hamaiketakoa.
  • 15:00 Bazkaria.
  • 19:00 Bolo txapelketa. Izen-ematea 18:30etik 20:00etara.
  • Goiz osoan zehar: trikitilariak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!