Gaur hasiko dituzte San Migel kalean hondoratutako eremua konpontzeko lanak

Aritz Maldonado 2025ko ira. 1a, 11:28

Gaur, irailak 1, hasiko dituzte Zornotzako San Migel kaleko hondoratze eremua konpontzeko lanak; bost hilabetez luzatzea aurreikusten du Zornotzako Udalak. Errepideak itxita jarraituko du ibilgailuentzat eta oinezkoentzat; bigarren horientzat, ibilbide alternatibo bat ahalbidetu dute. 

Hainbat hilabetez egiturazko lanak eta lan teknikoak egin ostean, fase berri bat hasiko dute lanek, hain zuzen ere, San Martin errekaren pasabidea konpontzeari ekin diote gaur; martxoan hondoratu zen bidea San Migel kalean, eta ordutik, hainbat jarduketa egin dituzte eremuko segurtasuna bermatu eta lanak egin ahal izateko. Lehen fasearen ostean, egitura berriak ezarriko dira, eta ostean hondoratutako eremuaren betetze lanak ere egingo dituzte, besteak beste. Horrenbestez, gaurtik aurrera ibilgailuen eta oinezkoen joan-etorria moztuko dute. Udalak, ibilbide alternatibo bat prestatu du oinezkoentzako, Gure Kirolak gunea inguratu ahalko dute oinezkoek; segurtasun neurriak errespetatzeko eskatu die udalak herritarrei. 

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!