ETB1eko lantaldea Belatxikietan egon zen uztailaren 31n Erromerian saiorako atal bat grabatzen. Anabel Arraiza eta Agus Barandiaran telebista aurkezleak bertan izan ziren, ohiturak ezagutzen. Gaur gauean, egun hartan grabatutakoak eskainiko dituzte.
Saioko kideek azaldu dutenez, historiaz, egunaz, musikaz eta artzaintzaz arituko dira. Besteak beste Ander Uriarte antolakuntzako kidea, Aintzane Aresti baserritarra, Iraultza Asurmendi artzaina, Laia eta Dare Morgaetxebarria trikitilariak edota Belatxikietako Zurkitze baserriko Mari Angeles elkarrizketatu dituzte.