Hala ere, esku-hartzea bi fasetan egingo dutela iragarri du Zornotzako Udalak. Lehenengo, Zornotzarako noranzkoan itxiko da errepidea, eta zirkulazioa Autzagane gainetik desbideratuko dute; ondoren, Gernikarako noranzkoan moztuko da, kontrako bidetik by-pass bat ahalbidetuz; Zornotzara doazen ibilgailuek, berriz, Autzaganetik joan beharko dute.