Zornotzako erdigunea eraldatuko duen Karmen kalearen urbanizatze proiektua behin betiko onartuta, herriaren erdigunea "espazio irisgarriago eta jasangarriago bihurtu" gura du Zornotzako Udalak, "pertsonei eta oinezkoei lehentasuna emanez", azaldu dute. "Proiektu hau guztion artean, egin da, Arkalaz. Proiektuan egindako aldaketen arabera, kalearen eraldaketaz gain, herritarrek proposatutako irisgarritasun, funtzionaltasun eta iraunkortasun beharrei ere erantzuten diegu", adierazi du Anartz Gandiaga hirigintza zinegotiak. Besteak beste, sarbideen aldaketa bat, zamalanetarako eremuak egokitu dira, eta Karmen kaleko 13. zenbakiaren aurrean zegoen aparkaleku bat kendu da, herritarrek hala proposatuta.
1.200.000 euroko aurrekontua du proiektuak, eta lanak urtebeteko epean amaitzea aurreikusten du Zornotzako Udalak.