Datorren astean hasiko dituzte Nafarroa Zentroko beheko solairua berritzeko lanak

Anboto 2025ko uzt. 29a, 08:29

Abuztuaren 4an ekingo diote Zornotzako Nafarroa Zentroko beheko solairua berritzeko lanei. Taberna, sarrera, komuna eta jangela guztiz berritzea aurreikusten du udalak; ia 630.000 euroko inbertsioa egingo du Zornotzako Udalak, eta lanak bost hilabeteko epean amaitzea aurreikusten dute. 

Zentroak ohiko zerbitzuekin jarraituko duela azpimarratu du udalak, bide batez. "Ulermena eta malgutasuna eskatu gura diegu erabiltzaileei, obrak irauten duten bitartean egon daitezkeen aldaketen aurrean, Nafarroa Zentroaren kalitatea eta irisgarritasuna hobetzea baitute helburu. Adineko bizilagunak eroso, seguru eta euren egunerokotasunaz gozatzeko erraztasun guztiekin sentitzea nahi dugu"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!