Amorebono 2025 kanpainan partea hartzea gura duten saltokiek izena emateko epea zabalik dago

Anboto 2025ko uzt. 24a, 13:25

Zornotzako Amorebono 2025 kanpainan parte hartzea gura duten saltokiek izena eman dezakete uda amaierara bitartean; kanpaina irailean hasiko da, eta urtero bezala, tokiko erosketak bultzatzea eta herriko negozioei laguntzea ditu helburu. 

Izena emateko, HAZera hurbildu beharko dira, aurretik Zornotzako Udalak helarazi dien orria eramatera. Udan, astelehenetik barikura, 07:30-15:00 ordutegiagaz egongo da zabalik Herritarren Arreta Zerbitzua. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!