Zornotzarrak, jaietako lehen astebururako prest

Aritz Maldonado 2025ko uzt. 18a, 12:00

Jardueraz beteriko asteburua dute aurretik zornotzarrek, martitzenean jaiak hasi ostean. 

Asteteburu potentea dute aurretik zornotzarrek. Izan ere, zapatuan ekitaldi jendetsuenetakoa den marmitako lehiaketa egongo da, besteak beste. Aurten, ia 5.600 lagunek eman dute izena, iaz baino 300 inguru gehiagok; 350 lagun taldetan banatuta bazkalduko dute. Kontzertuak ere egongo dira asteburuan. Gaur, barikua, La otra orejak kontzertua eskainiko du Zubiondo parkean, eta Zelaieta parkean, ostera, Txistularien XXV. Kontzertua egingo dute; Gatibu taldea izango dute gonbidatu. Zapatuan, berriz, erromeria doinuak nagusituko dira, Gozategiren eta Zirkinik Bez taldeen kontzertuekin. Domekan, ostera, Zornotzako Musika Bandak Ameriketatik Euskal Herrira kontzertu berezia eskainiko du.

Elkarbizitzarako deia
Martitzenean Itxaso Iriondo Karmengo Ama ikastetxeko zuzendariak eta Jon Larrea SD Amorebietako lehendakariak irakurri zuten jaiei hasiera emateko pregoia, eta bertan, elkarbizitzarako deia egin zuten, batez ere. "Errespetuan bizi behar ditugu jaiak, guztionak direlako".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!