Marmitako lehiaketa hitzordu garrantzitsua da Zornotzako Karmen jaietan. Horrela erakusten dute datuek. Aurten, 5.587 lagunek eman dute izena ekimenean, udalaren arabera; 350 lagun taldetan banatuta egongo dira. Lehiaketan parte hartuko duten kuadrilek bete beharreko tokiak zozketa bidez esleitu dira gaur.
Bestalde, Udalak hamazazpi gazte kontratatu ditu lan boltsatik, ekitaldiaren antolakuntzan laguntzeko. Beste bi gazte, jaietan mugikortasun murriztua dutenentzako gordetako espazioak zaintzeko eta horien erabilera egokia bermatzeko.