Jaurlaritzaren arabera, Polo 1936ko abenduaren 4an hil zen, Otxandioko frontean, 20 urte zituela; CNTri atxikitako 'Malatesta' bataloiko milizianoa zen. Espainiako gerran desagertutako pertsonak bilatzeko eta identifikatzeko programaren baitan ari dira egiten Zornotzako hilerriko desobiratze lanak; Aranzadi zientzia elkartea ari da indusketa lanak egiten, eta Jaurlaritzaren arabera, bosgarren hau izango da azken fasea.
Beraz, guztira 149 pertsonen gorpuzkiak berreskuratu dituzte Zornotzako hilerriko hobian, 2023an desobiratze kanpaina hasi zenetik. Hauek dira orain arte identifikatu dituzten hildakoak: Adolfo Cengotitabengoa Izurza, Jaime Iñiguez Nieva, Enrique Contreras Linares, Benigno Hierro Pinedo eta Jacinto Polo Rios. Identifikazioak egin ahal izateko, senideen DNA laginak baliatu dituzte; EHUko Biomics laborategi genetikoa ari da lanean. Gogora institutuak dei egin die desagertutakoak dituzten familiei, eurekin harremanetan jarri eta identifikazio prozesuak martxan jartzeko. Horretarako, bi bide dituzte, posta elektronikoa (gogora@euskadi.eus) eta telefonoa (944 032 845).