Domekan egin dute Enrike Renteria pintura lehiaketaren XXVII. edizioa. Zornoza elkarte artistikoak antolatu du lehiaketa. Uztailaren 6an egingdako saioan, 15 lagunek parte hartu zuten, eta horietako batzuk Euskal Herritik kanpotik etorritakoak izan zirela nabarmendu dute antolatzaileek. Lau sarituak Juan Carlos Lang, Carlos Espiga, Maria Jose Escuder eta Lucio Fernandez de Miguel izan ziren. Herriko obra onenaren akzesita Alex Gabriel Lebuh zornotzarrak jaso zuen. Bestalde, 'Zintzilik' modalitateko hiru sarituak Esther Diana Artabe, Aurora Campillo Villar eta Larrea eskola publikoko ikasleek egindako lana izan dira.
Saritutako lanak Zelaieta zentroan ikusteko aukera egongo da uztailean zehar. Bestalde, Herriko plazan pintura lehiaketako aurreko edizioetako koadroak salgai egon dira; guztira, bederatzi koadro saldu dira, eta 920 euro batu dituzte AIDAErentzat.