Iker Trigo zornotzarrak zilarrezko domina lortu du Espainiako Txapelketan

Anboto 2025ko uzt. 1a, 13:22

Argazkia: @rfec

Asteburuan Espainiako txirrindularitza Txapelketak jokatu dira. Kronoigoeran zilarrezko domina eskuratu du Iker Trigok. 

Iker Trigo zornotzarrak bigarren postua eskuratu du Espainiako Txapelketan, erlojuaren aurka. Trigok 33:10 minutu behar izan zituen ibilbideko 14 kilometroak osatzeko. Lehen sailkatuak, Víctor Castellanok baino 1:09 gehiago. 

Domekan, berriz, errepideko lasterketan aritu zen zornotzarra. Elite mailakoek profesionalegaz batera lehiatu zuten. "Oso sentsazio onak nituen, oso gustora aurkitzen nintzen. Baina zulatu batek jokoz kanpo utzi zidan eta ezin izan nuen lasterketa bukatu", adierazi du zornotzarrak. 

Hala ere, hurrengo lasterketei begira "gogotsu" dagoela aitortu du Trigok. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!